Woman Soldier eta DJ Tintz, larunbatean Zumarragan
Musika jaialdia aldundiak antolatu du, Gipuzkoan Gazte Tour programaren barruan.
Larunbat honetan, 18:30ean, musika jaialdia egingo dute Zumarragako Izazpi auzoko plaza estalian. DJ Tintz herritarrak eta Woman Soldier taldeak parte hartuko dute.
Andoni Martínez, DJ Tintz, DJ profesionala da 2019tik. Haurtzarotik du musika gustuko eta uda honetan Ibizan aritu da.
Woman Soldier taldeari dagokionez, 2017 hasieran sortu zen. 2018an lehen diskoa kaleratu zuten. Ordutik, jaialdi ezagunetan jo dute. Adibidez, Rototom-en Horren ondorioz, emakumeak buru dituen talde hau gaur egungo reggae musikaren erreferentzia bilakatu da.
Larunbateko musika jaialdia aldundiko Gazteria sailak antolatu du, Zumarragako Udalarekin lankidetzan, Gipuzkoan Gazte Tour programaren barne. Programa hori nerabe eta gazteei zuzenduta dago.