Urtsuaranen ez da San Migel festarik izango aurten
2020an pandemiagatik bertan behera geratu zen. Iaz Jose Luis Arzuagaren Amatxo erakusketa eta luntxa izan zuten.
Idiazabalgo Urtsuaran auzoan ere San Migel eguneko ospakizuna egin ohi dute. Meza, ardiki jana, mus txapelketa, herri kirol saioak edo bertso saioak izaten dituzte auzotarrek. Mondeju ezberdinak dastatzeko aukera ona izaten da.
Aurten, ordea, ez da mondejurik egongo, ez baita festarik antolatu. 2020an pandemiagatik bertan behera geratu zen. Iaz Jose Luis Arzuagaren Amatxo erakusketa eta luntxa izan zuten. Hurrengo urtera arte itxaron beharko dute San Migel jaiaz berriz gozatzeko.