Beasainek urdinez eta marra zuri izurtu eta finekin jokatuko du
KIROLA // Beasainek nagusiki urdinez jokatuko du denboraldi honetan. Atzo aurkeztu zuten elastiko berria, eta gailentzen den kolorea urdina da. Bere gainean marra zuriak eta urdin ilunagoak ditu, sigi sagan. Besoan Espainiako Futbol Federazioaren logoa dauka, maila berriak eskatzen duen moduan. Makron etxearena da elastiko berria. Bihar estreinatuko dute, 17:00etan, Cirboneroren aurka.













