Irakurtzeko ohiturarik ez dutenei edo irakurtzeko zailtasunak dituztenei zuzendutako taldea da. Formatu berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzten partaide guztien artean, Monica Leivak gidatuta.
Gizarte Zentroan egongo dira elkarteko zuzendaritzako kideak. Partizipazioak 10 eurokoak dira.
Gaur jaien bigarren eguna izango dute altzagarrek; Txan magoaren ikuskizuna eta patata tortila lehiaketa izango dituzte arratsaldean.
Ariketari "Ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz" ekingo diotela nabarmendu dute. Datorren urriaren 10ean herri batzordea egingo dute Ordizian.
Koke Lasak mitologia eta mendia uztartu ditu 'Aketegiko Mari, alpinismoa eta mitologia uztartzen' ikus-entzunezkoan. Azaroan hasiko ditu jendaurreko emanaldiak, Himlung Himai menditik itzultzen denean.
Ataundarrak eta urretxuarrak Gasteizko Europako Biltzar Jauregian abestuko dute, igandean 17:00etan. Maialen Akizu urretxuarrak Lizarran abestuko du, urriaren 9an.
Goierriko eta Hernaniko 21 artistak 'Emozioak' izenburupean erakusketa dute jarrita Ordiziako Barrena Kultur Etxean, urriaren 7ra arte. Javi Soto ordiziarra da proiektuaren bultzatzailea.
Ehun kirolari inguru espero ditu antolakuntzak. Banakako proban 50 lagunek jada eman dute izena, eta erreleboka, hogei bikotek.
Inaxio Perurena harri-jasotzaileak erakustaldia egingo du larunbatean
Fermin Muguruza musikari ezagunak zuzendutako filma gaurtik astelehenera emango dute Ordizian. Gaur zortzi estreinatu zuten Anoetako belodromoan, Donostiako Zinemaldiaren barruan.
'Kui Kui' ikuskizuna aurkezteko bi saio egingo dituzte; aurrenekoa 16:30ean, bigarrena 18:30ean.
Xabi Aburruzaga Portugaleteko trikitilari eta konposatzaileak 'Aurrez aurre' diskoa aurkezteko kontzertua egingo du gaur, 20:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian.
Kontzertua gaur da, 22:00etan, eta sarrerak 6 euro balio du. Ganbaran Norbait Dabil egitasmoak antolatutako emanaldia da.