Starblues eta Gilda taldeak, gaur, Botikaxaharren
SEGURA // Ganbaran Norbait Dabil egitasmoak antolatuta, Segura Irratiaren eta udalaren laguntzarekin, Starblues eta Gilda taldeek kontzertua egingo dute gaur Botikaxaharren, 22:00etan. Ekainean antolatu zuten azken kontzertua. Gaurkoan Goierriko bi taldeen txanda izango da. Sarrerak 6 euroan egongo dira salgai. Segura Irratiak streaming bidez emango du ikuskizuna www.segurairratia.eus-en.













