Pausoka pausoka, aurrera
Boluntario Eguna ari dira ospatzen Beasainen. Txolarteko gazteek dantza ikuskizuna eskaini dute.
Atzegiko gazteek beasaindarrak dantzan jarri dituzte. Boluntarioen eguna da gaur Beasainen eta 12:00ak puntuan, Erauskin plazako oholtzan eta inguruan hasi da ikuskizuna, ETSren Aukera berriak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Pausoka pausoka abestiei koreografia jarrita. Ondoren, beasaindarrak jarri dituzte dantzan.
Boluntarioen eguna
Boluntarioen eguneko festa 10:00etan hasi da. Alkoholiko anonimoak, Alanon, Nagusilan, Atxipi, Atzegi, Caritas, Asmube, Herriak Elkarlanean, Minbiziaren aurkako elkartea eta Gurutze Gorria elkarteek, postu bana jarri dute, euren jarduna azaltzeko eta boluntario sarean indartzeko. Batukadak eta Gurea abesbatzak girotu du giroa.
Bidezko merkataritzako produktuak salgai ere egon dira.