Adinekoentzat Goi Osasun Lab ariketa ikastaroa izango da
ATAUN // Ataunen Goi Osasun Lab ariketa pertsonalizatuen ikastaroa emango dute aurten ere. Taldean aritzez gerotan, asteazkenetan 09:30etik 10:30era Herri Antzokian dago aukera, urritik ekainera. Kostuaren %85 udalak ordainduko du, gainerakoa partaideak (50 euro urte osokoa). Nahia laguntzaile digitalarekin etxetik ere egin ahalko da (20 euro). Izena ostiralerako eman behar da, Ataungo udaletxean (943 18 00 11).













