Migratzaileen erregularizazioaren aldeko sinadura bilketa egingo du Hotz Legazpik ostiralean
Azokan jarriko dute mahai bat, 11:00etatik aurrera.
Hotz Legazpik bat egin du egoera administratibo irregularrean dauden 500 mila migratzaileen ezohiko erregularizaziorako Legegintzako Herri Ekimenarekin, eta herritarren babesa lortzeko, sinadura bilketa egingo du ostiralean, Azokan, 11:00etatik aurrera.
Migratzaile horiek “hemen bizi eta lan egiten duten pertsonak” direla diote Hotz Legazpikoek, eta “gure eskubide eta betebehar berberak” izan behar dituztela. Horretarako jarri dute martxan ekimen hori, Diputatuen Kongresuan aurkeztu nahi dena, baina espainiar nazionalitatea duten eta 18 urtetik gorakoak diren 500 mila pertsonen sinadura behar dira.