Kultura Familian Bizi zikloaren lehen saioan, Patxin eta Potxinen 'Baserria'
Haur eta helduentzako lau saioa egingo dituzte Ordiziako Herri Antzokian abendura bitartean. Ziklo osorako abonuak hamabi euroan eros daitezke.
Igandean izango da Kultura Familian Bizi zikloaren lehenen saioa. Patxin eta Potxin pailazoek Baserrian aurkeztuko dute. Bi pailazoak egun pasa doaz baserrira eta ikusleak ere bertan senti arazi nahi dituzte, une oro erne eta adi egongo da ikuslea, mendi, baso, zelaiek ematen dutenarekin, ondo pasatuz ikastea du helburu saio honek.
Kultura familian bizi zikloak lau proposamen eskainiko ditu. Azaroan, bi emanaldi izango dira: Kiki, Koko eta Moko pailazoen Tintxilintxin bakea egin eta Robot izeneko ikuskizunak. Glu-Glu konpainiak, Botadun katua-rekin itxiko du zikloa, abenduan.
Ikuskizun horiek Herri Antzokian eskainiko dira, igandeetan, 12:30ean.
Sarrerak eta abonuak
Sarrerak Barrena Kultur Etxean daude salgai, bost euroan. Ziklo osorako abonuak ere eros daitezke, hamabi euroren truke.