Minbizidun haurren alde 1.100 kilometro egiten ari da Jose Luis Lopez Cabezuelo, Ingeteamek dituen lau egoitza bizikletarekin lotuz. Gaur eguerdian Ingeteamek Beasainen duen egoitzara iritsi da, eta han harrera egin diote enpresako eta udaleko ordezkariek.
Hirugarrenez egingo da mendi bizikleta martxa. Bi ibilbide izango ditu; motzak 27 kilometro eta luzeak 36. Ibilbidearen ezaugarriengatik, mendi bizikletan ibiliak diren 16 urtetik gorakoentzat da gomendagarria.
Mari Romero legazpiarrak bere laugarren eleberria kaleratu du, eta hilaren amaieran aurkeztuko du. Sufrimendu handia eragin duten bi gai jorratzen ditu: gerran desagertutakoak eta homosexualitatea.
Gaur hasiko dira Santa Fe jaiak, Goiztiri txaranga berreskuratuaren kalejirarekin eta Aitziber Garmendiaren pregoiarekin. Igandera arte eta bi egun gehigarri segituko dute
Ordizian hasi eta bukatuko da proba. Alex Zulle suitzarrak larunbatean egingo den solasaldian parte hartuko du, eta omenaldia ere egingo diote.
Hogei bat lagun elkartu dira kontseiluaren aurkezpen batzarrera. Udaleko eta ordezkari politikoez gain, talde feministetako kideak, eragileak eta norbanakoak izan dira.
Liburutegian egingo du, 3 eta 5 urteko haurrei zuzenduta
GOIERRIKO HITZA-k 18 urte betetzen ditu gaur. Makina bat gertakariren lekuko izan da denbora honetan eta kaleratutako 3.866 aleetan zehar. Digitalizazioa da orain erronka nagusia.
Haur eta helduentzako lau saioa egingo dituzte Ordiziako Herri Antzokian abendura bitartean. Ziklo osorako abonuak hamabi euroan eros daitezke.
Ormaiztegi eta Mutiloa arteko Bide Berdean landareak identifikatu eta bilduko dituzte Clara Gutierrez etnobotanikoarekin.