Sendabelarrak identifikatzeko tailerra, larunbatean
Ormaiztegi eta Mutiloa arteko Bide Berdean landareak identifikatu eta bilduko dituzte Clara Gutierrez etnobotanikoarekin.
Larunbatean sendabelarrak identifikatzeko eta landatzeko familientzako tailerra egingo da, Zumalakarregi Museoak antolatuta, 10:00etatik 13:00etara. Bide Berdean landareak identifikatu eta bilduko dira Clara Gutierrez etnobotanikoarekin, eta ondoren museoko baratzean landatuko dira ukenduak egiteko asmoz. Izena eman behar da aurrez museora deituta edo idatzita.