Zaldibia eta zaldibiarrak, festara
Gaur hasiko dira Santa Fe jaiak, Goiztiri txaranga berreskuratuaren kalejirarekin eta Aitziber Garmendiaren pregoiarekin. Igandera arte eta bi egun gehigarri segituko dute
Zaldibiako Santa Fe festak hastera doaz. Gaurtik igandera ospatuko dute lehen ekinaldi luzea, eta, hurrengo asteburuan kuadrillen eguna etorriko da, urriaren 15ean. Sei eguneko festaldiak pandemia aurrekoen itxura eta eduki bertsuak ekarriko ditu.
Festa Batzordeak lehengo astean aurkeztu zuen egitaraua. Jaiak «mimo bereziz» antolatu dituela aurreratu du udalak, joan diren bi urteetako ezinak eta mugak gaindituta. Normalean ekitaldiak antolatu eta hornitu ohi dituzten eragile eta herritarren lanaz gain, «beste hainbaten iritziak eta ekarpenak» entzun eta jaso direla nabarmendu du udalak. Denen ahalegina eta ekarpena eskertu du.
Festak «herritik herriarentzat» antolatu eta ospatuko dituzte Zaldibian, «elkarlana» ardatz jarrita. «Denentzako tokia izango duten ekintzekin, gure balioen ispilu izango dira. Eta batez ere, askatasunez eta elkarrekiko errespetuz biziko ditugun festak izan daitezela», iguriki dute.
Txupinazoa, Garmendiak
Olaldetik plazara kalejiran herritarrak bilduz hasiko da egitaraua, gaur, ohitura den bezala. Goiztiri herriko txaranga berreskuratu dute, kalejirarako. Udaletxe berritik botako duten lehenengo txupinazoa izango da. Aitziber Garmendia aktore zaldibiarrak izango du pregoia esateko ohorea, zozketaz egokitu zaien haur batzuekin batera. Ondoren, Zaldibiako mondeju zuria jateko aukera izango da.
Santa Fe zaindari eguna biharkoa izango da eta ostirala, mozorrotuena. Festa-gunean ere aldaketa egingo dute: betiko frontoiko lekutik, plazaren erdian altxatuko duten karparen aterpera aldatuko da erdigunea.
Gazte Eguna, urriaren 11n
Festa egitarau orokorraz gain, Zaldibiako Gazte Asanbladak eta GKS gazte antolamenduak Gazte Eguna antolatu dute, urriaren 11rako, asteartea.
Kaleko zirkulazioa moztuta egongo da, bestetik, festa-egunetan. Mediku etxetik Mariaundira (Santa Fe 21etik 45era) ezingo da ibilgailurik pasatu.
EGITARAUA
Gaur, Santa Fe bezpera
- 18:30. Kalejira, Olaldetik plazara. Goiztiri txaranga, Txanbolitero txistulariak eta erraldoiak.
- 19:00. Txupinazoa udaletxeko balkoitik. Omenduak, abestiak eta sorpresak.
- Ondoren. Erraldoiak, Goiztiri…
- 20:00. Mondeju dastaketa.
- 23:00. Muxutruk taldea.
Bihar, Santa Fe eguna
- 10:30-13:30. Joko Mitologikoak plazan, Jokai taldearen eskutik.
- 11:00. Meza.
- Eguerdian. Oihana Iguaran eta Iñigo Mantzisidor Mantxi bertsolariak eta herriko trikitilariak, herrian barrena.
- 17:30. Bingo herrikoia, plazan (dirurik jokatu gabe).
- 18:30. Gaztelupe elkarteko pilotarien eta afizionatuen partidak, Restin. Neskak: Etxekolonea-Mujika / Iturriaga- Ruiz de Larramendi. Mutilak: Mendizabal III-Azantza / Sukia – Elizegi.
Etzi, mozorro eguna
- 11:00. Toka, plazan.
- 11:00. Pottokak eta zezenak.
- 12:00. Otamena jubilatuentzat.
- 13:30. Haurren bazkaria, plazan.
- 18:00. ‘Kantu kolore’ ikuskizuna.
- 19:00-20:30. Mozorrotuen argazkien ‘photocall’-a.
- 20:00. Gabenara musika taldea.
- 23:00. Kilimak musika taldea.
- 00:45. Mozorrotuen zozketa.
- 01:00. Gabenara.
Larunbata, hilak 8
- 11:00. Tipi-tapa ibilaldia.
- 12:30. Pancho Balbuena mariatxiaren emanaldia.
- 14:00. Paella jana, plazan.
- Ondoren. Kantaldia.
- 17:30. Mozorro festa eta haurren jaialdia.
- Iluntzean. Batukada Feminista.
- 20:00. ‘Etxera bidea gertu’ lelopean manifestazioa eta topa.
- 23:00. Kontzertuak: Alarma Morea eta DJ Üzkülüz.
Igandea, hilak 8
- 11:00. Txanbolintero taldea. 12:00. Aniztasun festa ‘Artea mugarik gabe’ lelopean, plazan.
- 17:30. Iztueta dantza taldearen emanaldia.
Urriak 11, Gazte eguna
- 15:00. Bazkaria. Tiketak Illatin.
- 18:30. Karro-poteo karaokea.
- 23:00. Kontzertuak: Odei, DJ Itzaletan Sua eta DJ 3Haizetara.
*(Gazte Asanbladak eta GKSk antolatuta)
Urriak 15, Kuadrilla eguna
- 11:30. Sega saioa, Mugertzan.
- 13:00. Kuadrillen irteera, Jundajo txarangarekin.
- 13:30-14:30. Photocall-a.
- 14:30. Kuadrillen bazkaria.
- Ondoren. Jokoak eta kalejira.
- 23:00. Trikidantz taldea.
- 06:30. Lasko txaranga kalejiran.
- 08:30. Txokolatea eta argazkia.