Sagrario Legarrek irabazi du egutegiko iraileko lehiaketa
Kuiatxoa zen erantzun zuzena, eta 74 herritarrek asmatu dute. Legarrek 50 euroko erosketa txartela irabazi du. Urriko lehiaketa martxan da.
Legazpiko Udalak kaleratutako egutegiaren lehiaketak irabazle berria du: Sagrario Legarre Imaz. Bera suertatu da hautatua iraileko asmakizunari erantzun zuzena eman dioten 74 herritarren artean egindako zozketan. Herriko dendetan gastatzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du.
Iraileko asmakizunaren erantzuna kuiatxoa zen. Orain martxan dago urriko lehiaketa, eta honela dio asmakizunak: «Ezetz jakin eskasia-urteetan, zein izaten zen ohiko afaria euskal baserri askotan». Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar dira. Erantzun zuzena ematen dutenen artean, beste 50 euroko erosketa txartela zozkatuko du udalak.