'Golden Xey' ikuskizunerako sarrerak salgai daude
Golden Apple Quartet taldeak eta Legazpi Musika Bandak eskainiko dute urriaren 22an, Urbeltz pilotalekuan.

Golden Xey izenarekin hilaren 22an, larunbata, Golden Apple Quartek taldeak eta Legazpi Musika Bandak Urbeltz pilotalekuan elkarrekin egingo duten kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte. Bikuña-eneako Musikal Legazpi dendan eta Laubideko estankoan erosi daitezke, 5 euroan sarrera arrunta, eta 3 euroan 12 urtez azpikoentzako sarrera.
Golden Apple Quartet eta Legazpi Musika Bandaren kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrerak ikuskizuna hasi aurretik ere erosi ahal izango dira.