Migratzaileen erregularizazioaren aldeko sinadura bilketa egin du Hotz Legazpik
500.000 migratzaileen ezohiko erregularizaziorako Legegintzako Herri Ekimena Diputatuen Kongresuan aurkeztu ahal izateko behar dira sinadurak. Datozen egunetan ere izango da horretarako aukera Mimaru lora dendan eta Musical Legazpin.

Makina bat legazpiarrek sinatu dute gaur migratzaileen erregularizazioaren alde, Hotz Legazpik Euskal Herria plazan jarritako mahaian.
Hotz Legazpik bat egin du egoera administratibo irregularrean dauden 500 mila migratzaileen ezohiko erregularizaziorako Legegintzako Herri Ekimenarekin, eta herritarren babesa lortzeko, sinadura bilketa egin du gaur plazan, 11:00etatik aurrera, feria eguna zela baliatuta.
Diputatuen Kongresuan aurkeztu nahi dute herri ekimen hori, eta horretarako 500 mila pertsonen sinadurak behar dira. Gaur, horietako batzuk bildu dituzte Legazpin, baina datozen egunetan ere izango da horretarako aukera Mimaru lora dendan eta Musical Legazpin.
Argazkiak: Hotz Legazpi