Angeles Oteo beasaindarrak ere ehun urte bete ditu
Mende beteko bi arriarandarrak omendu dituzten asteburu berean, Angeles Oteo Garrido beasaindarrak ere harrapatu du hainbesteko bizialdia. Larunbatean bete zituen ehun urte, eta Beasaingo Udalak omenalditxoa egin zion.
Briones herritik (Errioxa, Espainia) 1968an etorri zen Beasainera Oteo. Senarra trenbideetako langilea zuen, eta Beasaingo geltokiburu izendatu zuten. Geltokiko etxean bizi izan ziren 15 urtean.
Eta, hain justu, geltokian bertan eman dizkiote Leire Artola alkateak eta Malu Valles zinegotziak Oteori lore sorta eta
oroigarri-plaka, sendikoekin.