2022/10/11

Ostiralean irekiko dute Mutiloako Ostatua

Joseba Baez izango da aurrerantzean arduraduna. Arimasagasti behi gazta ekologikoa azokaz azoka saltzen ibili izandakoa da. Orain ostalaritzari helduko dio, Mutiloan.

Udaletxea margotu berri dute

Aurreko astean amaitu zituzten lanak.

Renfek CAFi esleitu dio bateriekin ekipatutako 28 tren elektrikoren hornidura

Kontratuak parkeko piezak hornitzea eta unitate horietako 17ren mantentze-lan integraleko zerbitzuak 15 urtez eskaintzea ere jasotzen du. Operazio horren guztizko bolumena 300 milioi euro ingurukoa izango da CAFentzat.

Iñaki Gurrutxaga

Alex Aranburu, Movistar taldearen salbaziorako puntu emaile onenetakoa

Txirrindulari ezkiotarra taldeko laugarren ziklista izan da puntuak biltzen, nahiz eta irailaren 15etik karreretara ez duten eraman. 735 UCI puntu eman dizkio Movistarri.

Igandean Ataungo Usategiko koba ezagutu zuen mendizale taldea. Argazkia: Aizkorri mendizale elkartea

Beasaingo mendizaleen irteera bikoitza asteburuan

Larunbatean Finalisten eguna izan zuten mendizale jubilatuek, eta igandean Olatako bira egin zuten Ataunen, Usategiko koba ezagutuz.

Iñaki Gurrutxaga

Barrendiola inguruko hariztietara txangoa antolatu du Arriurdin elkarteak larunbaterako

Pinuan oinarritutako basogintza eredurako alternatiba badagoela erakustea da irteeraren helburua. 10:00etan abiatuko dira basora urtegitik

Buztintegiren historia iruditan, ostegunean Kultur Etxean

Legazpiko jubilatuen eta pentsionisten elkartea bere sorreraren 25. urteurrena ari da ospatzen. Aurreko astean hasi ziren ospakizunak hitzaldi batekin.

Ander Deuna jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa jarri dute martxan

Urriaren 28ko 15:00ak arte bidali daitezke proposamenak. Edozein eratako lanak onartuko dira: collage-a, pintura, argazkia, diseinu grafikoa...

Gipuzkoako txapelketako bi pilota partida jokatuko dira ostiralean

Lur Elortza zeraindarrak Getariko Gure Txeruko pilotari baten aurka jokatuko du, eta Amets Albizu segurarrak Oñatiko Aloña Mendiko baten aurka.

Kale garbiketaren eta kirol zerbitzuen kontratu-esleipenak jorratuko dituzte osteguneko Lazkaoko udalbatzarrean

2023ko ordenantza fiskalen aldaketa ere aztergai zerrendan dago. Ostegunean 18:30ean egingo du udalbatzak ezohiko osoko bilkura

Lazkaon mintzalagun izateko deialdia eta izen-ematea zabaldu dute

Euskaraz hizketan trebatu nahi dutenekin astean ordubetean elkartzea da egiteko bakarra. Gerrikon, ikastolan, Maizpiden edo udaletxean eman dezakete boluntarioek izena.

'Black is beltza II: Ainhoa' bi egunetan Usurbe antzokian

Fermin Muguruza musikari ezagunak zuzendutako filma gaur eta bihar emango dute Beasainen. Irailaren 23an estreinatu zuten Anoetako belodromoan, Donostiako Zinemaldiaren barruan.

Goierriko Hitza

Ikama ikasle antolakundeak Herri Eskolak egingo ditu bihar Beasainen

Hispanitatearen eguna dela eta, goiz osoko jarduerak egingo ditu Gernika pasealekuko frontoi estalian.

Goierriko Hitza

Hiru talderekin kontzertua Beasaingo Gaztetxean

Negra Cucaracaha Terrorfolk, Katartika eta Turbo Croxx Terror taldeek joko dute bihar, 19:00etan hasita.

Goierriko Hitza

Zuhaitz hostoekin jolasteko aukera eskaini du Lenburrek iganderako

Nagore Bengoetxeak gidatuta, tailer bat egingo dute goizean Mirandaolako parkean eta Euskal Burdinaren Museoan. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da.

Ilintik 1.000 euro banatuko ditu bezeroen artean

Merkataritza elkarteko txartelarekin ordaintzen dutenen artean 50 euroko baleak zozkatuko dituzte. Urriaren 10a eta 22a bitartean egin behar dira erosketak.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa