Beasaingo jaialdirako pilotak aukeratu dituzte Ezkurdiak eta Elordik
Joseba Ezkurdiak eta Aitor Elordik Eusko Label lauterdiko txapelketako finalaurdenetako partida bat jokatuko dute etzi, Antzizar frontoian. Gaur goizean bereizi dituzte partidan erabili ahal izango dituzten pilotak.
Jaialdia osatzeko binakako partida bat antolatu dute: Iker Irribarria aramarra eta Julen Martija Peio Etxeberriaren eta Beñat Rezustaren aurka arituko dira. Jaialdia 22:00etan hasiko da.