Larunbatean Finalisten eguna izan zuten mendizale jubilatuek, eta igandean Olatako bira egin zuten Ataunen, Usategiko koba ezagutuz.
Beasaingo Aizkorri mendizale elkartekoek irteera bikoitza egin dute pasa den asteburuan. Larunbatean, Beasaingo jubilatuekin urtean zehar egin ohi dituzten irteeretan azkena egin zuten, Finalista eguna. Arriarango urtegiari itzulia eman ondoren, Arriaranen bertan hamaiketa bat eginez borobildu zuten goiza.
Igandean, berriz, Olatako bira egin zuten Ataunen, eta bi hezitzailek lagunduta, Usategiko koba eta haren historia ezagutzeko aukera izan zuten mendizaleek. “Irteera hezitzaile arrakastatsua” izan zela nabarmendu dute Aizkorri mendizale elkartekoek.
Beasaingo mendizale jubilatuak Arriaranen, Finalista egunean. Argazkia: Aizkorri Mendizale elkartea