'Black is beltza II: Ainhoa' bi egunetan Usurbe antzokian
Fermin Muguruza musikari ezagunak zuzendutako filma gaur eta bihar emango dute Beasainen. Irailaren 23an estreinatu zuten Anoetako belodromoan, Donostiako Zinemaldiaren barruan.
Fermin Muguruza musikari ezagunak zuzendutako Black is beltza II: Ainhoa animaziozko filma gaur eta bihar emango dute Beasaingo Usurbe antzokian. Irailaren 23an estreinatu zuten Anoetako belodromoan, Donostiako Zinemaldiaren barruan.
Emanaldiak Beasaingo Usurbe antzokian
- Urriak 11, asteartea: 19:15 eta 22:15
- Urriak 12, asteazkena: 19:15 eta 21:45
Sinopsia
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun kuadrilla ezagutuko ditu.
Josuneren mutil laguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.