Hiru talderekin kontzertua Beasaingo Gaztetxean
Negra Cucaracaha Terrorfolk, Katartika eta Turbo Croxx Terror taldeek joko dute bihar, 19:00etan hasita.
Beasaingo Gaztetxearen 18. urteurreneko ospakizunen barruan, kontzertua antolatu dute biharko, hilak 12. Hiru talde igoko dira oholtzara: Gasteizko Negra Cucaracha Terrorfolk, Iruñeko Katartika eta Turbo Croxx Terror punk talde feminista.
Gaztetxeko ateak 18:00etan irekiko dituzte, eta pintxo beganoak dastatzeko aukera izango da. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrerak bost euro balio du.