Ikama ikasle antolakundeak Herri Eskolak egingo ditu bihar Beasainen
Hispanitatearen eguna dela eta, goiz osoko jarduerak egingo ditu Gernika pasealekuko frontoi estalian.
Goierriko Ikama (Ikasleria martxan enuntziatuaren akronimoa) ikasle antolakundeak Herri Eskolak egingo ditu bihar, hilak 12, Beasaingo Gernikako pasealekuko frontoi estalian. Hispanitatearen eguna dela eta antolatu ditu jardunaldiok, Ez gara espainolak. Euskal Herrian gure hezkuntza goiburupean.
Egitaraua
- 10:00. Dinamikak
- 11:00. Ez gara espainolak! hitzaldia
- 12:00. Bingo musikatua
- 14:00. Bazkaria Arrano elkartean