Itsaso apain eta dotore utzi dute auzolanean
ITSASO // Udazkeneko auzolana egin zuten larunbatean Itsason. 36 lagunek hartu zuten parte. Askotariko lanak egin zituzten: su egurra egin, elizako atzeko ateari aldapa jarri, gaztelekua pintatu, Itsasoko eta Alegiako lorategiak txukundu, herriko seinalitikak birpasatu eta beharra zutenak aldatu… Auzolana amaitu ondoren herriko produktuekin egindako menua afaldu zuten Ostatuan.













