Kale garbiketaren eta kirol zerbitzuen kontratu-esleipenak jorratuko dituzte osteguneko Lazkaoko udalbatzarrean
2023ko ordenantza fiskalen aldaketa ere aztergai zerrendan dago. Ostegunean 18:30ean egingo du udalbatzak ezohiko osoko bilkura
Lazkaoko Udalbatzak osoko bilkura egingo du, ostegunean, ezohiko izaerakoa. Udaletxean, 18:30ean hasiko da batzarra, honako gai ordenarekin:
1. Kale garbiketa zerbitzuaren esleipena.
2. Kirol zerbitzuen kontratuaren lehenengo luzapena.
3. Kiroldegia handitzeko proiektuko 1, 2 eta 3 azpifaseen obra-kontratuaren aldaketa, espedientearen hasiera.
4. Kreditu aldaketa, kreditu gehigarri bidez.
5. Ordenantza fiskalen aldaketa.