Lazkaon mintzalagun izateko deialdia eta izen-ematea zabaldu dute
Euskaraz hizketan trebatu nahi dutenekin astean ordubetean elkartzea da egiteko bakarra. Gerrikon, ikastolan, Maizpiden edo udaletxean eman dezakete boluntarioek izena.
Euskara ikasi bai, baina mihia askatzeko premia dutenentzat, hizketan aritzeko mintzalagun bila hasi dira Lazkaon, 2022-2023 ikasturterako. Euskaldun zaharrak, edo hizkuntza ondo menperatzen duten boluntarioak nahi lituzkete, euskaldunberriekin solasaldi informalean aritzeko.
Izena emateko epea zabalik dago, eta boluntarioek honako lekuetan jakinaraz dezakete prestasuna: Gerriko liburu-dendan (943 88 65 00), Gerriko kultur elkartean (943 16 02 82; gerrikokultura@gmail.com), San Benito ikastolan (haurraren tutoreari esanda), Mapide euskaltegian (943 88 92 31) eta udaletxean (943 08 80 80).
Astean behin, ordubetean euskaraz aritzea da konpromiso edo egiteko bakarra. Ez dago ikasle edo irakasle izan beharrik, eta ez dago zertan euskara batuan aritu beharrik.