Ostiralean irekiko dute Mutiloako Ostatua
Joseba Baez izango da aurrerantzean arduraduna. Arimasagasti behi gazta ekologikoa azokaz azoka saltzen ibili izandakoa da. Orain ostalaritzari helduko dio, Mutiloan.
Mutiloako Ostatua ostiralean irekiko da berriz ere. Joseba Baez-ek hartuko du Ostatuaren ardura aurrerantzean. Maiatzaren erdialdean atera zen lizitazio berria, zerbitzuaren aurreko arduradunak, Iñaki Telleriak, ustiatzeari utziko ziola eta. Arimasagasti behi gazta ekologikoa azokaz azoka saltzen ibili izandakoa da Baez. Orain ostalaritzari helduko dio, Mutiloan.