Zaldibian udalbatzarra bihar egingo dute
'Festa' egun ofizialean, urriaren 12ko eguerdian bilduko da Zaldibiako Udalbatza, ezohiko osoko bilkura egiteko. Biziola kooperatibako bazkide izatea onartuko dute, besteak beste.
Zaldibiako Udalbatzak urriaren 12an, ofizialki jaieguna, egingo du ezohiko osoko bilkura. Udaletxeko aretoan 12:00etan hasiko da. Besteak beste, Biziola kooperatibako bazkide laguntzaile bihurtzea onartzeko gaia landuko dute. Kooperatibari Zaldibiako biztanle bakoitzeko 2 euroko diru laguntza ematea ere bai, horrekin batera.
Zerga araudiarekin lotutako bi gai jorratuko dituzte: batetik, 2022ko ordenantza fiskalean aldaketa bat egitea, zehazki zerbitzu publikoak eskaintzagatik eta jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasen arloan. Bestetik, 2023ko ekitaldirako ordenantza fiskala onartuko dute.
Azkenik, Almitza sega elkarteari, Ardiki Kofradiari eta Txanbolintero txistulari taldeari zuzeneko diru laguntza ematea da azken puntua.