Asteburu mikologikoa egingo dute Legazpin 27. aldiz
Beti Gazte eta Lekanazpi elkarteek antolatuta, Azokan izango da perretxiko festa. Erakusketa, dastaketak, haurrentzako ekintzak eta lehiaketak egongo dira.
Beti Gazte Animakzio Taldeak eta Lekanazpi elkarteak antolatuta, Asteburu Mikologikoa egingo da Legazpin larunbatean eta igandean, perretxikoen inguruko egitarau zabala eskainiz. Bi urteko etenaren ondoren ospatuko den festa honek 27. edizioa izango du aurten.
Egitarauan jasotako ekitaldi guztiak Azokan egingo dira, eta perretxiko erakusketak, dastaketak, haurrentzako ekintzak eta lehiaketak ez dira faltako.
EGITARAUA
Urriak 15, larunbata
10:00etik aurrera, perretxiko bilketa. Perretxikoak eramaten duenari trukean salda eta txorizoa emango zaio.
15:00etatik aurrera, perretxikoen sailkapena Aranzadi Zientzia elkarteko kideen laguntzaz.
19:00. Erakusketaren irekiera.
19:30etatik aurrera, perretxiko dastaketa borondatearen truke eta Upelgilearen Begia apustu jokoan asteburuko lehen saskia irabazteko aukera.
21:00. Saskiaren pisaketa eta erakusketaren itxiera.Urriak 16, igandea
11:00-15:30. Perretxiko erakusketa eta Upelgilearen Begia jokoaren bigarren saioa.
12:00-13:00. Umeentzako marrazketa gunea. Gaia, perretxikoak. Saria parte hartzaile guztien artean zozkatuko da 13:30ean.
12:00etatik aurrera. Perretxiko dastaketa borondatearen truke.
14:00. Saskiaren pisaketa.