Wushu-kungfu ligako bigarren jardunaldia heldu da
Lorea gimnasioko antolatzaileek iragarri dute urriaren 22an izango dela bigarren jardunaldia, antzizar kiroldegian
Beasaingo wushu-kungfu ligako bigarren jardunaldia urriaren 22an izango da, datorren larunbatean. 09:30ean hasiko da jaialdia, Antzizar kiroldegian. Lorea gimnasioko kideek antolatu dute liga, aurten aurrenekoz.
Lehen jardunaldian parte hartu ez zuten borrokalariek ere parte hartu ahal izango dute. Ekainean jokatu zen lehen jardunaldia. Gipuzkoako txapelketa ere izan zen, bide batez. Abenduan egingo duten hirugarren jardunaldiarekin, hiru egunetan puntu gehien lortuko dituen borrokalariak irabaziko du liga. Halere, jardunaldi bakoitzean garaipen partzialak banatuko dira.
Lehen jardunaldian Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Nafarroatik etorritako 80 lehiakide elkartu ziren.