Gorka Hermosa eta Jose Luis Montonen kontzertua Ordiziako Herri Antzokian
'Flamenco etxea 2' musika ikuskizuna egingo dute gaur, 19:30ean, Mariana Collado dantzariak lagunduta.
Musika Bizi programaren hirugarren edizioan izango diren lau kontzertuetatik bigarrena gaur izango da. Gorka Hermosa soinujole urretxuarraren eta Jose Luis Monton gitarra-jolearen proposamen originalaz gozatzeko aukera izango da; Flamenco Etxea 2 aurkeztuko dute, Mariana Collado dantzariak lagunduta. Ordiziako Herri Antzokian izango da, 19:30ean. Sarrerak 10 euro balio du.