Zirkulazioarentzat itxita egon da Mirandako aldapa, aste pare batean. Asfaltaketa lanak egin dituzte.
Euskaraz hitz egiteko elkargune bat proposatzen du egitasmoak. Mintzakide izateko edo gidari izateko, izena eman behar da Udal Euskaltegian.
Larunbatean hasiko dute lanuztea. Enpresari bakarrik ez, Ordiziako Udalari ere eskatu diote konponbiderako pausoak ematea.
2023ko egutegia osatzeko helburuarekin antolatzen du lehiaketa udalak. Seguran erroldatutakoek edo bertako elkarteek zein taldeek parte har dezakete.
2021eko edizioan 209 euskal espresak parte hartu dute Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako programa honetan.
Irizar Taldearen autobus jasangarrien gamako bi ibilgailu ikusi ahal izango dira gaur eta bihar. Atzo izan zen lehen azoka eguna.
Asteburu Mikologikoaren 26. edizioa ospatuko dute Azokan larunbatean eta igandean. Perretxikoen munduari buruz dakitena gainerako herritarrekin konpartitzea da antolatzaileen helburua.
'Orreagatik iragan hurbilera' antzezlana aurkeztuko du bihar Historia Oroituz antzerki taldeak Baratze pilotalekuan. Sarrerak liburutegian eta udaletxean daude salgai.
Kulturismo Naturaleko Espainiako Txapelketan parte hartuko du Jon Aranburuk (Idiazabal, 1993) asteburuan. Lehen bost sailkatuen artean sartzea du helburu, Munduko txapelketara joateko.
'Hoop - carpool' aplikazioa bilatu behar da mugikorrean deskargatzeko. Beasaingo Udalaren app-an eta Barrendain Plazan jarri duten panel informatiboko QR kodea eskaneatuta ere eskuratu daiteke aplikazioa
Uztailen legazpiarrek Kantabriara egindako bisita itzultzera datoz hango musikariak. Alaitasuna errondaila osasuntsu dago une honetan, eta agenda bete-betea du.
Urriaren 20, 21 eta 22an izango da Ordiziarrock jaialdiaren XIX. edizioa. Urriaren 20ko kontzertua D'elikatuzen da, eta gainontzekoak frontoi txikian. Sarrera dohainik da.
Santillanan eta Castro Urdialesen izan ziren. Villapresente labirintora ere joan ziren taldeko batzuk.
'Flamenco etxea 2' musika ikuskizuna egingo dute gaur, 19:30ean, Mariana Collado dantzariak lagunduta.
Izaerari eutsi diote eta rock doinuak izango dira nagusi. Lau kontzertu prestatu dituzte. Joseba B. Lenoirren saioa doakoa izango da; gaueko kontzertuek 10 euro balio dute.
Sei bertsolari gidatuko ditu; erdiak, beasaindarrak, Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi eta German Urteaga –irudian–. Hausnarketarako, jolaserako eta barre egiteko gaiak prestatu ditu. Sarrerak salgai daude, sei euroan.
Marcos Huartek (Beasain , 1974) 'Genesis de una especie' eleberria aurkeztuko du bihar, Igartzako Jauregian, 19:00etan. Lau piezako bilduma baten lehen alea da. «Erantzun ona izaten ari da».