Itsasoko 52 lagun joan dira Kantabriara
Santillanan eta Castro Urdialesen izan ziren. Villapresente labirintora ere joan ziren taldeko batzuk.
Kantabriara egin dute herriko irteera itsasoarrek. Atzo joan ziren eguneko txangoan 52 lagun. Goizean autobusez Alegiatik irten eta Aneron hamaiketakoa egin ondoren, Santillana del Mar herrira iritsi ziren. Batzuek bertako ondare artistiko-historikoa ezagutu zuten, eta beste batzuk, berriz, 6 kilometrora dagoen Villapresente labirinto erraldoira joan ziren. Santillana del Mar-en bazkaldu zuten denek elkarrekin, eta bazkalondoren berriro hartu zuten autobusa. Castro Urdiales-en geldialdia egin eta iluntzean iritsi ziren Alegiara.