Errezil sagar eguneko izena bihar arte eman daiteke Gabirian
GABIRIA // Azaroaren 20an ospatuko dute Gabirian Errezil Sagar Eguna. Baserriko produktuen azoka, errezil lehiaketa eta sagar-goxo edo menbrillu lehiaketa izango dira, herriko baserritarrentzat. Horietan parte hartu nahi duten herritarrek bihar arte eman dezakete izena, udaletxera hots eginda (943 88 07 34) edo idatzita.













