2022/10/14

Legazpiko udaletxeko fatxada argi arrosaz eta urdinez beteko da bihar

Udalak bat egingo du horrela haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondokoengatiko dolua bistaratzeko munduko egunarekin.

Ordizian 3,6 tona zabor jaso dituzte Oria ibaian eta Amundarain eta Mariarats erreketan

Ordiziako Udala ez dago gustura, iaz baino 600 kilo zabor gehiago jaso direlako, aurreko urteetako beheranzko joera apurtzen duena, eta gainera, zuzenean Garbigunera eraman beharreko trasteak bildu dituztelako.

Beasain eta Ormaiztegi artean 'bypass'-ean ibili beharko da gaurtik astelehenera

Bidegi azken errodadura geruza zabaltzen hasiko da A-636 errepidean. Gaurko 20:00etatik asteleheneko 13:00ak arte iraungo dute lanek.

Iñaki Gurrutxaga

Batutadun emakumeak

Zumarragako musika bandak ezohiko kontzertu bat emango du urriaren 23an: bi emakumek zuzenduko dute banda, eta emakumeek sortutako obrak joko dituzte, errealitate bat ikusarazteko asmoz.

Josune Zarandona

Legazpiko lehen lantegiei eskainitako erakusketa inauguratu dute Fabrikan

Hilaren bukaerara arte egongo da zabalik, asteburuetan. Herrian egiten ziren produktuak daude ikusgai, baita herritarren makina bat testigantza ere.

Ehunka ume erreleboka korrika

Igartzako Monumentu Multzoaren inguruan ariko dira korrika bihar Goierri beheko eskola umeak. Lauko taldetan ariko dira, 212 talde osatuta. Bealak taldeak antolatutako ekitaldia da.

Loinaz Agirre

Zapi Janztea bertso saioak eta kuadrilla egunak jarriko diete azken puntua festei

Lau bertsolari ariko dira gaur, Udazkeneko Zapi Janztea bertso afarian. Santa Fe jaien egitaraua kuadrillek bihar itxiko dute. Lurraldebusek autobus zerbitzu berezia jarri du, bihar gauerako.

Legazpiko EH Bilduk barne hauteskundeak egingo ditu alkategaia aukeratzeko

Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 17tik 30era bitartekoa da. Eratu berri duten Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak zainduko du prozesua.

Argizpiren argazki rallya azaroaren 5ean

Bost gai landu beharko dituzte argazkizaleek, antolatzaileek izena emateko une berean jakinarazitakoak. Beasaingo udalerrian barrena egingo da rallya. Kamera digitala duen edonork parte har dezake.

Iñaki Gurrutxaga

Beste bi fitxaketa Ampo Ordiziaren hiru laurdeneko lerroa indartzeko

Andries Viljoen erdilari hegoafrikarra eta Kieran Lee zeelandaberritarra fitxatu ditu Ordiziako klubak.

Iñaki Gurrutxaga

Zubikoetako autokarabanen aparkalekuaren araudia, onartuta

Atzo argitaratu zuten iragarkia aldizkari ofizialean, eta gaurtik indarrean izango da. Ataunen erroldatutako karabanek eta autokarabanek izango dute lehentasuna.

A. maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa