Herritarrak, harriak jasotzen ikasten
Urretxu-Zumarraga herri kirol elkarteak harriak jasotzen ikasteko tailerra antolatu du. Ederrena pilotalekuan egin dute, gaur arratsaldean. Sei herritarrek parte hartu dute. Joseba Ostolaza harri jasotzaileak eta bere harri eskolako kideek irakatsi diete harriak jasotzen.
Urretxu-Zumarraga herri kirol elkarteak harriak jasotzen ikasteko tailerra antolatu du. Ederrena pilotalekuan egin dute, gaur arratsaldean. Sei herritarrek parte hartu dute: Naia Zubillaga, Araitz Lizarazu, Ander Lizarralde, Jon Tena, Ibon Aiastui eta Leonard Martinek. Joseba Ostolaza harri jasotzaileak eta bere harri eskolako kideek irakatsi diete harriak jasotzen.













