Urretxu-Zumarraga herri kirol elkarteak harriak jasotzen ikasteko tailerra antolatu du. Ederrena pilotalekuan egin dute, gaur arratsaldean. Sei herritarrek parte hartu dute. Joseba Ostolaza harri jasotzaileak eta bere harri eskolako kideek irakatsi diete harriak jasotzen.
Beasaingo Bealak lasterkari taldearen urteko azken lasterketa jokatu da, Igartzako monumentu multzoaren inguruan osatutako zirkuituan. Lauko 212 taldek parte hartu dute.