Sega saioa egin dute Zaldibian

Gaur eguerdian sega saioa egin dute Zaldibiako Mugertza baserriko zelaian, Almitza sega elkartearen eskutik. Euskal Herriko herrialde ezberdinetako eta adin ezberdinetako 30 segalari inguruk parte hartu dute, tartean Julen Gabirondo txapeldunak.