Eh Bilduk Ordizian deitu duen herri batzarrean izango da Nerea Kortajarena legebiltzarkidea
Ostegunean, hilak 20, izango da batzarra, Herri Antzokian.

Eh Bilduk herri batzarra deitu du Ordizian. Ostegunean, hilak 20, izango da, Barrena Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Bertan izango da Nerea Kortajarena Eh Bilduko legebiltzarkidea. Kokapen politikoa eta ikasturteko lan erronkak izango ditu hizpide. Lan taldearen aurkezpena ere egingo dute.