Kabia haurrentzako gunea irekiko dute ostegunean
Elssie Xalbador-ek eta Keko Salvador-ek ipuin kontaketa saioa eskainiko dute puxikekin egindako pertsonaien bidez.
Kabia haurrentzako guneak ateak irekiko ditu berriz ere. Ostegunean izango da irekiera, 17:30ean. Ipuin kontaketa saioa eskainiko dute Elssie Xalbador-ek eta Keko Salvador-ek, puxikekin egindako pertsonaien bidez. 0-6 urte arteko haurrei zuzendutako saioa izango da, 60 minutukoa. Izen-ematea Kabian bertan egin daiteke, udaleko webgunean edo liburutegian. Sarrerak eta irteerak txartel elektroniko bidez egingo dira. Txartelik ez dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Saioaren amaieran, Kabia haurren gunea erabiltzeko txartel eskaera egiteko aukera egongo da. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara irekiko dute, eta larunbatetan, igandetan eta jai egunetan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.