Lazkaoko Amalur taldeak mendi bizikletekin egingo du igandeko txangoa, lehenbiziko aldiz
Urbasa inguruan, 50 kilometro inguruko zeharkaldia egingo dute, mendi bizikletekin. Izena ostegunerako bidali behar da.
Mendizaletasunaren beste erpin bat probatzeko aukera eskainiko du Lazkaoko Amalur mendi elkarteak, asteburu honetan. Igandeko txangoa, ohi bezala oinez egin beharrean, mendi bizikletarekin egitea proposatu dute.
Urbasa mendizerrara (Nafarroa) joango dira, eta hango baso, goi ordoki eta harrarteetan osatuko dute bizikletekin zeharkaldia. Teknikoki erraza izango da, baina 50 kilometro inguruko luzera, 800 metroko desnibelduna eta denboraz 5 ordukoa izango da ibilaldia. Urbasako Bioitza kanpinean hasi eta bukatuko da, ibilbide zirkularra.
Elkartzeko hitzordua Lazkaoko plazan igandeko (urriak 23) 08:00etan jarri dute. Bioitzatik 09:00etan abiatuko dira. Bukatutakoan, kanpineko tabernan bazkalduko dute, lagunartean.
Izena ostegunerako (urriak 20) eman behar da, posta elektronikoz (amalur.me@gmail.com) edo Whatsapp bidez (635 200 810) mezu bat bidalita.