Olaberriko herri baratzeen araudirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du udalak
Olaberriko baratze parkearen erabilera, gozamena eta aprobetxamendua arautuko ditu, baita lur zatien esleipena, bertan egingo den laborantza-jarduera eta erabiltzaileen erantzukizuna ere. Araudiaren zirriborroa prestatu du, eta urrian zehar egin dakizkioke ekarpenak.
Olaberriko Udalak kudeatzen duen Olaberriko Baratze Parkeko erabilera eta funtzionamendua erregulatzeko araudi berezia ari da prestatzen herriko etxea. Araudiaren zirriborroa edo behin-behineko idazketa aurkeztu du jada, eta udalaren webgunean dago irakurgai (baita albiste honen atzenean ere). Hala eta guztiz, kontsulta publikorako hogei eguneko epea zabaldu du, herritarrek ekarpenak eta iradokizunak egiteko modua eduki dezaten. Urriaren 13ko data du alkatetzaren dekretuak; urriko partea izango da, beraz, ekarpenetarako.
Herri baratzeen inguruko hainbat arlo arautu nahi ditu udalak. Arau izaera edukiko dute, behin betiko onartutakoan. Batetik, lur sailen erabilera, gozamena eta aprobetxamendua arautuko dira, baita lurzatiak esleitzeko prozedura finkatu ere.
Jarduerari dagozkion zenbait arlo ere arauz finkatuta geldituko dira, baratzeetan landuko den laborantza-jarduera, edota erabiltzaileen erantzukizunak, besteak beste.
Udal webguneko dokumentazioa kontsultatzeko, hemen.