Ile-sorta arrosak, bularreko minbiziaren aurka
Urretxu eta Zumarragako denda asko arrosaz apaindu dituzte, bularreko minbiziaren ikerketaren alde eta gaitza dutenei elkartasuna adierazteko. Urretxuko Stylo ile-apaindegi eta jantzi-dendan ile-sorta arrosak jartzen ari dira, Katxalin elkarteari diru-laguntza ematearen truke. Aurtengo helburua 150 ile-sorta jartzea da. Horretaz gain, eskumuturreko solidarioak jarri dituzte salgai. Lortutako diruaren erdia Katxalini emango diote. Diru-laguntza ematen duten pertsona guztien artean, Santacreu-ren poltsa bat zozkatuko dute eta sare sozialetan ilerako produktu sorta bat.