Segura Orreaga bihurtuta
Segurako Historia Oroituz antzerki taldeak «arrakasta handiarekin» estreinatu zuen 'Orreagatik iragan hurbilera' antzezlana ostiralean herritarren aurrean. Ikusi Pello Agirrezabalek bidalitako argazkiekin osatutako galeria.

Segurako Historia Oroituz antzerki taldeak «arrakasta handiarekin» estreinatu zuen Orreagatik iragan hurbilera antzezlana ostiralean herritarren aurrean, Baratze pilotalekuan. «Oso pozik eta gustura» amaitu zuten saioa antzezleek. Orreagako guda antzeztu zuten.
Dozena bat haurrek duela hamahirugarren mendeko eszenak antzeztu zituzten, eta bederatzi helduk gaur egungoak. «Gure helburua zen umeek haien buruan izatea Orreagan gertatu zen hori, historia liburuetan beste errelatu bat kontatzen digutelako», azaldu zuen Lourdes Imaz zuzendariak eta gidoilariak.








