Euskal jantzien ikerketari buruzko mahai ingurua egingo du Zumalakarregi Museoak urriaren 26an
Gizarte Etxeko areto nagusian egingo da, 19:00etatik 20:30era. Mahaikideak Mikel Prieto, Emilio Latorre, Ane Albisu eta Elur Ulibarrena izango dira.
Zumalakarregi Museoak euskal jantzien ikerketen bueltako mahai ingurua antolatu du urriaren 26rako. Bertan Elena Tuduri. Erramuaren sekretua. Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma erakusketaren aurretik egindako ikerketa eta talde lana aurkeztuko dute. Mikel Prieto ikerlariak, Emilio Latorre Elena Tuduriren bilobak eta Ane Albisu eta Elur Ulibarrena euskal jantzien ondarean adituek parte hartuko dute.
Gizarte Etxeko areto nagusian egingo da, 19:00etatik 20:30era. Aurrez izena ematea komeni da, mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikora deituta edo 943 889 900 edo 659 434 566 zenbakietara deituta.
Uztailean inauguratu zuen Zumalakarregi Museoak Elena Tuduri. Erramuaren sekretua. Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma erakusketa. Abendura arte egongo da ikusgai oraindik. Elena Tudurik 1920an euskal jantzien inguruan egindako ikerketa, hark erabilitako kamera eta Albizturgo Goikoetxean garai hartan ikerketaren parte izan ziren jantziek osatzen dute erakusketa.
Tuduriren tesitik tiraka, beste hainbat ikerlarik ere jarraitu dute euskal jantziei buruz ikertzen. Mikel Prietok Goikoetxeako historia ikertzen du 2009tik, eta Ane Albisu euskal jantzietan adituak, ikerketa partekatzen du Prietorekin 2016tik. Emilio Latorrek, berriz, Elena Tuduriren bilobak, bere amonak egindako argazkiekin osatutako tesia argitaratu zuen 2017an.