11 lagunek eman dute izena. Castillo de Monjardin upategian bisita gidatua eta bazkaria izango dute.
Gizarte Etxeko areto nagusian egingo da, 19:00etatik 20:30era. Mahaikideak Mikel Prieto, Emilio Latorre, Ane Albisu eta Elur Ulibarrena izango dira.
Udalak, Nagusilanek eta Buztintegik antolatutako bazkarian, 185etik gora aiton-amona elkartu dira. Ignazio Agirreburualde eta Karmen Balerdi senar-emazteek, Alfonso Retegik eta Lourdes Alustizak antolatzaileen eta partaide guztien omenaldia jaso dute.
'Gau otsoa' da ordiziarrak aurkeztu duen proposamenaren izenburua, eta insomnioa da lanaren ardatz. Urriaren 27an jasoko du saria, Literatur Amuak jardunaldien barruan, Ondarroan. Ekitaldi berean aurkeztuko da iazko proposamen irabazlearen emaitza: Mikel Alvarez Sarriegi beasaindarrak idatzitako “Euskalia” eleberria.
Aurrez izena eman behar dute interesa dutenek, urriaren 28a baino lehen, udaletxera deituta.
Jon Alberdik Euskal Herriko eta Espainiako Rubik kuboaren lehiakide onenak ekarriko ditu herrira, abenduaren 17 eta 18rako antolatu duen Legazpiko lehen Rubik Opena jokatzeko.
Joseba Iztueta gabiriar eta Ekaitz Maiz goierritar jatorriko eskalatzaileek bi lorpen esanguratsu egin dituzte, aurten. Vignemalen 'Betiko argia' bidea ireki dute, Amaiurren 500. urtemuga omentzeko. Kaukason ere izan dira.
Ordiziarrock jaialdiaren 19. edizioan berriro ere oholtza gainera igoko da Izurri Berria talde ordiziarra. Joni bateria-jotzailea, Egoitz baxua, Riki eta Enrike gitarrak eta Eneko ahotsa, dira oraingo kideak.
Azaroaren 29an izango da Ander Deunaren jaietako helduen danborrada , 20:00etan. Izen-emate kopurua nahikoa ez bada, ez da danborrada egingo.
"Ilusio bereziarekin" antolatutako jaialdia izan da.
Bi urteko arabiar arrazako moxalen artean ez dago bera bezain dotorerik. 100 puntutik 90,6 eman zizkioten epaileek
Margari Guijarrok (Villacastin, Espainia, 1944) pintura eta marrazki erakusketa ireki du Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Eskulanetan ere oso trebea da.