Loinatz abesbatzak Javi Busto omenduko du igandeko saioan
BEASAIN // Loinatz abesbatzak kontzertua eskainiko du igandean, 19:00etan, Beasaingo San Martin elizan. Hamabos abesti interpretatuko dituzte eta guzti guztiak Javi Busto konposatzaile hondarribiarrarenak izango dira. Kontzertuaren lehen erdian pieza santuak joko dituzte, kutsu erlijiosokoak. Bigarren erdian, izaera herrikoiagoa eta jai giroko pieza pilatu dituzte.












