Dantza Eguneko polka erraldoia, 12:00etan
Euskal Herriko Dantza Txapelketarekin batera, Dantza Eguna egin ohi dute segurarrek egun berean, 2016tik. Larunbatean 5. Dantza Eguna izango da, iaz eta 2020an bertan behera geratu baitzen. 12:00etan polka erraldoia egingo dute plazan. 11:30ean entseatzeko geratu dira. 12:30ean, aldiz, Aukeran Dantza Konpainiaren emanaldia izango da. Herri bazkaria egingo dute 14:30ean Erreboteko karpan, eta bazkalostean, 15:30ean, Azpilla Dantza Elkarteak flashmob-a egingo du plazan. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera.