Kepa Urmeneta legazpiarra, Xavi Urrate urretxuarra, Pedro Garcia ordiziarra eta Koke Lasa ormaiztegiarra urriaren 5ean abiatu ziren Goierritik Himlungeko (7.126 metro) espedizioa egitera. Une honetan oinarrizko kanpalekuan (4.825 metro) daude, baina 6.200 metrora igo ziren atzo ekipazio lanak egitera.
Uema mankomunitateak eta Tinko Filmeak elkarteak antolatu duten 'Zinuema' egitarauaren barruan, euskarazko hamabi ikus-entzunezko emango dituzte Herri Antzokian, azaroaren bukaeratik otsailera, asteburuetan.
Bizkaia Irratiari jakinarazi dio Renfeko "aldiriko trenen zerbitzua Jaurlaritzaren esku jarri ahal izateko lanean" dabiltzala: "Atzo bidali genion azkeneko proposamena eta orain espero dugu Jaurlaritzak ondo aztertzea". Goierrin, Brinkola-Legorreta zatiari eragingo lioke.
Zortzi cava ezberdin dastatzeko aukera egongo da, 20:00etatik 1:00etara, eskolako patioan. Ostiralean 00:10ean autobusa egongo da Zegamatik Legorretara, eta larunbatean 00:10ean zein 1:55ean.
Maiatzera arte egongo da ikusgai. Igandean, Irizarren ehun hondakinak erabiliz sagardo botila bat eramateko poltsa sortzeko tailerra egingo dute.
Euskadiko Txirrindularitza Federazioak abuztuan aurkeztutako aurre-egutegian aldaketak egin ditu. Beasaingo Ziklokros Sari Nagusia bertan behera geratu da.
Sei kontzertu iragarri dituzte abendutik martxora bitartean. Aurrenekoa Azpeitian izango da abenduan, eta azkena Biarritzen, martxoan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
V. Dantza Eguna ospatuko dute eguerdian eta bazkalondoan, Segurako Azpilla dantza taldeak antolatuta.
Helduei bideratutako txapelketa izango da. Izena emateko epea zabalik dago. Hemezortzi bikoterentzako tokia dago.
Kontzertua igandean izango da. Azaroaren 1ean Letoniako Maska Koris abesbatzak abestuko du. Kontzertuak elizan izango dira, 19:00etan.
Ate irekien saio honen helburua zerbitzua eta bertan lan egiten duten hezitzaileak aurkeztea da. Bereziki DBH1eko ikasleen gurasoei zuzenduta dago gaurko bilera.
Elkartearen 25. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da emanaldia. 18:00etan izango da, Kultur Etxean. Hurrengo astean, diru eta ekonomia kontuak landuko dituzte hitzaldian, Luis Mari Muruarekin.
Laukatu elkarterekin sinatuta duen hitzarmenari jarraituz, udaletxean jasotan dauden bi katakumerentzako eta harrera familia batean dagoen beste batentzako adoptatzaile bila dabil. Katakumeak esterilizatuta eta parasitorik gabe entregatuko dituzte.
Prozesu eraldatzaileak feminismotik, parte-hartzetik eta ekonomia sozial eraldatzailearen ikuspegitik sustatzeko ekimenaren barruan kokatu du.