Gaztelerazko ikus-entzunezkoak dira gehien kontsumitzen direnak
Ikus-entzunezko kontsumoaren inguruko datuak ere bildu ditu Uemak. 11.600 inkesta jaso di-tuzte 10 eta 18 urte arteko herritarren artean, Uemako udalerrietan; Itsasondon 25 galdetegi jaso dira.
Telebistari dagokionez, Itsasondoko gaztetxoek Clan ikusten dute gehien (%50), bigarren
tokian dago Boing (%35,7), hirugarren tokian Disney (%28,6) eta laugarren tokian ETB3 (28,6). Le- henengo hirurak gaztelerazko edukiak baino ez dituzte. Laugarren postuan dago euskal edukiak dituen kanalaren kontsumoa.
Plataforma digitalei dagokienez, Netflix-era jotzen dute gehienek (42,9), bat ere ez (28,6)
Amazon (21,4) eta HBO (14,3). Horrez gain, aipagarria da ere, Youtube dela erabilpen handia duen beste plataformetako bat eta inkestan parte hartu duen %92ak esan du, gaztelaniaz kontsumitzen dituztela edukiak, %7,2ak euskaraz, %3,6 ingelesez eta %7,1ak ez du erabiltzen.
Ikusitako azken telesailaren inguruan galdetuta, gaztelerazkoa da gehien kontsumitu dutena (%85,7) eta euskara dago bigarren tokian baina oso atzetik (%14,3).
Edukien kontsumo denborari dagokionez, gehienek (%35,7) 15 minutu eta ordu erdi artean egiten dute. Gutxienak dira (%7,1) bi ordura iristen direnak.
Denon lana
Uemako teknikari Eneritz Albizuk adierazi du «denon lana dela norabide berean joatea eta da- tuok erakusten dute, gurasoek ere asko egin dezaketela». Atzoko hitzaldia hain zuzen ere, norabide horretan izan zen.