Ibilgailu elektrikoaz hitzaldi-tailerra egingo dute Gabirian
GABIRIA // Gipuzkoako Foru Aldundiaren Energia argitu programaren barruan, Gabiriako Udalak ibilgailu elektrikoari buruzko Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak hitzaldi-tailerra antolatu du. Urriaren 25ean izango da, asteartean, 18:30ean Gabiriako kultur etxean. Izena biharko eman behar da (628 532 303; argitu@gipuzkoa.eus). Gutxieneko kopuru bat behar da egiteko.













